1936-1944: Gerra, ihesa eta erbestea Bidasoan

1936-1944: Gerra Zibila, ihesa eta erbestea Bidasoan.

Txingudi Online, Irunero eta Antxeta Irratia hedabideen artean burututako proiektua da “1936-1944: gerra eta erbestea Bidasoan”. Epe horretan emandako gertakizun eta pasarte historikoen testigantzak jasotzea izan da proiektuaren helburua. Espainiako Gerra Zibilaren eta Bigarren Mundu Gerraren ondorioak pairatu zituzten eskualdeko biztanleek garai hartan. Gerrako lehen batailetako bat izan zen Irunen, 1936ko udaran. Irungo eta Hondarribiko biztanle askok eta askok Hendaiara ihes egin zuten lehenengo, gerratik ihesi. Zenbait urte beranduago, nazien okupazioa jasan behar izan zuten Bidasoaren beste aldean.

2. atala: Lourdes Fernández de la Reguera

"1936 - 1944: Bidasoako emakumeak" deituriko serie dokumentalean Bozak Elkarteak egindako elkarrizketak ikusteko aukera izango duzu. Bigarrengo honetan: Lourdes Fernández de la Reguera.

1.Caridad Chico (1929)

"1936 - 1944: Bidasoako emakumeak" deituriko serie dokumentalean Bozak Elkarteak egindako elkarrizketak ikusteko aukera izango duzu. Lehenengo honetan: Caridad Chico (1929).

4. Nicolás Aguirre (Irun, 1929)

Nicolás Aguirre: (Irun, 1929). Amarekin ihes egin zuen 1936an, baina aste batzuen buruan bueltatu zen. Hendaian lan egin izan zuen ondoren, aduanan, eta ondo gogoratzen ditu gerraostearen eta nazien okupazioaren garaiak.

3. Nicolás Guerendiain Elkartea

Nicolás Guerendiain Elkartea: Irungo errepublikarren elkarteak urteak daramatza Gerra Zibilaren eta gerraosteko errepresioaren inguruko memoria historikoa berreskuratzeko lanean. Tino Zamora presidenteak eta Aiala Oronoz ikertzaileak eman dituzte azalpenak.

2. Agustín Prieto

Agustín Prieto: (Irun, 1927). Haurra zen Gerra Zibilak eztanda egin zuenean. Irundik ihes egin zuen familiarekin, bere urtebetetze egunean. Ipar Euskal Herrian, Frantzian, Katalunian eta Valentzia aldean erbesteratuta bizi izan zen, Irunera bueltatu aurretik.

1. Aitor Puche

1. Aitor Puche: Eskualdeko historiaren inguruan ikertu izan duen historialaria da. Ikuspegi historiografikoa eman du.

AMAZON

Txingudi en la redes sociales