#SOLASEAN Ander Sarratea

Hamabost urte beteko ditu, datorren urtean, Ficoba Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokak. 2003an zabaltu zituen ateak, 21 milioi euroko inbertsioa behar izan zuten hiru urteko lanen ondoren. Irungo Udalaren apustu hark zalantza handiak sortu zituen garai hartan. Lehen urteetan defizita eragin zuen, eta erakunde publikoen laguntza handia behar izan zuen. Azken urteetan ordea, superabita sortuz joan da Ficoba, hasierako inbertsioa amortizatzeraino. 2016an, diru sarrerak %11 egin zuten gora, 150.000 euroko superabitarekin. Ander Sarrateak (Irun 1972) duela bost urte hartu zuen Ficobako gerentzia, eta erakustazokaren ibilbidea gorantzkoa izan da harrezkero. Informazio Sistemetan ingeniaria formazioz, enpresa munduan ibili eta gero heldu zion proiektuari.