Txotx irekiera Ola Sagardotegian 2018

Urtarrilaren 21an hasiko da sagardo denboraldia Irunen. Irekitze festa egingo dute Meaka auzoko Ola sagardotegian, senideekin, lagunekin eta gertukoekin egingo duten bazkarian. Azken prestaketa lanetan dabil Iñaki Bengoetxea nagusia, nahi bezala irten dadin dena.