Air Liquide enpresako langile ohia eta UGTko militantea. 39 urtez jardun zuen enpresan eta 1968an sartu zen lan munduan, arotz gisa. Bidasoa eskualdeko sindikalismoa gertutik jarraitu arren, Donostian burutu zuen klandestinitateko militantzia, bereziki elkarrizketa kokatzen den Easo plazan.