Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

4.650 haur bildu ditu Txinzerrek Ficobako gabonetako parkean

27 enero, 2015

4.650 haur bildu ditu Txinzerrek Ficobako gabonetako parkean

 

txinzer4.560 haur pasa dira aurten Txingudiko Zerbitzuak erakundeak Ficobako gabonetako parkean jarritako stand-etik. Joan den urtean baino %40 gehiago. 120 metro koadroko tokia izan du Txinzerrek, eta Birziklatzearen Dama Jokoa izan da ekintza nagusia. Gainera, edukiontzi bakoitzean utzi beharreko gaiei buruzko informazioa ematen zuten kuboak ere jarri dituzte. Super Organikoak eta Arropa Garbitzen photocall guneek izan dute arrakasta gehien. “Aurten dinamika errazteko ahaleginak egin ditugu, jostagarriagoa gerta zedin eta jostatzeko aukera gehiago izan zitezen, hondakinak etxean bereizteak duen garrantzia nabarmentzeko gure helburuari jarraiki betiere”, azaldu du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuak erakundeko kudeatzaileak. Begiraleen dinamika jostagarria eta didaktikoa funtsezkoak izan direla azpimarratu du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *