Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

K.A. Cerámica, Katrin Perez de Azpitiaren zeramika proiektua | Bidasoako Ahotsak

15 octubre, 2026

Zeramika etxean bizi izatetik, buztina eskuz moldatzera eta proiektu propio bat sortzera igaro da Katrin Pérez de Azpeitia gazte irundarra. Aitonak utzitako oinarritik abiatuta eta Irungo Zeramika tailerrean trebatuz, K.a. Cerámica proiektua jarri du martxan, zaletasun zena pasio bilakatuz. Gaur egun, piezak sortzeaz gain, belaunaldi berriei eskulan horren sekretuak irakasteko aukera izan du Gazteartean zerbitzuak […]

Bizi Bide elkartea: Junkal Ruiz de Apodaka, elkarteko diruzaina | BIDASOAKO AHOTSAK

8 octubre, 2026

Bizi Bide elkarteak bi hamarkada baino gehiago daramatza Gipuzkoan fibromialgia, neke kronikoaren sindromea eta bestelako gaixotasun ikusezinak dituzten pertsonei babesa, harrera eta orientazioa eskaintzen. Arreta integral horren garrantziaz, eritasun hauen inguruko aurreiritziez eta Osakidetzan disziplina anitzeko unitate bat sortzeko beharraz hitz egin digu Junkal Ruiz de Apodaka elkarteko diruzain eta fibromialgia duen irundarrak. Erronkak eta […]

100 urte Stadium Gal inauguratu zela: Igor Emery, Real Unión klubeko lehendakaria

17 septiembre, 2026

Bidasoa ibaiaren ertzean, muga natural eta kultural baten gainean eraikia, Stadium Gal ehun urteko historia betetzear da. 1926ko irailaren 19an ateak ireki zituenetik, Irungo kirolaren eta gizartearen bihotza izan da, kirol arloan batez ere. Zelaia ez da soilik Real Unión taldearen etxea eta babesleku historikoa, baizik eta baita Gipuzkoako zein Euskal Herri osoko futbolaren zutabe […]

Usetxe Mendikute, C1+C kamioi gidabaimena euskaraz ateratzeko prozesuan

12 agosto, 2026

Gaur egun, gidabaimena ateratzerakoan ohikoena gaztelaniazko bidea hautatzea izaten da oraindik ere. Automobila edo beste edozein ibilgailu gidatzeko baimena lortzeko prozesuan, herritar askok ez daki euren hizkuntzan ikasteko eta azterketak egiteko eskubidea bermatuta duenik. Alabaina, egoera hori aldatzen ari da pixkanaka, herritarren kontzientziazioari eta tokiko erakunde zein autoeskolen konpromisoari esker. Irunen, euskaraz gidatzeko baimenak lortzea […]

Folkesí musika taldea, Beñat Perez abeslaria | BIDASOAKO AHOTSAK

9 junio, 2026

Aurtengo Sanmartzialetan Folkesí taldeak igoko du festetako oihala. Datorren ekainaren 13an, Urdanibia plazan, talde irundarrak Gozategi enblematikoaren aurretik berotuko ditu motorrak, folk kutsuko bere proposamen bereziarekin. Beñat Perez (ahotsa), Julio Bravo (gitarra), Marta Ezeizabarrena (biolina), Mikel Aldalur (irlandar txirula), Alvaro Garate (baxua) eta Aitor Etxaniz (bateria) dira seikote honetako kideak. Beñat Perezek aukeraketa honek dakarren […]

Antojuko Errota, Xabier Berroa | BIDASOAKO AHOTSAK

2 junio, 2026

Katea auzoko Antoju baserrian kokaturiko errota honek lau mende baino gehiagoko bilakaera luzea du eta bere burdinola galdu badu ere, errotarria eta mekanismo osoa bere horretan mantentzen ditu. Xabier Berroak bere birraitonaren ondarea babesteko eta etorkizunean egitura konplexu hori berriro martxan jartzeko dituen asmoak azaldu ditu.