Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

#SOLASEAN Ander Sarratea

1 agosto, 2017

Hamabost urte beteko ditu, datorren urtean, Ficoba Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokak. 2003an zabaltu zituen ateak, 21 milioi euroko inbertsioa behar izan zuten hiru urteko lanen ondoren. Irungo Udalaren apustu hark zalantza handiak sortu zituen garai hartan. Lehen urteetan defizita eragin zuen, eta erakunde publikoen laguntza handia behar izan zuen. Azken urteetan ordea, superabita sortuz joan […]

Eneritz Furyak: “Pixkanaka hartuko dut behar den heldutasuna”

21 abril, 2017

Solasean: Eneritz Furyak Azken kontzertua eskaini zuen Kasernarat taldeak 2016ko urtarrilean, Irungo Hazia Kultur Elkartean, bost urteko ibilbidea osatu eta bi disko plazaratu ondoren. Etenaldi bat egin eta gero, bakarka bueltatzeko asmoaren berri eman zuen, orduan, Eneritz Dueso (Irun, 1993) abeslari eta gitarra jotzaileak. Eneritz Furyak izen artistikoarekin itzuli da 2017an, izen bereko lehen diskoa […]

#SOLASEAN Maider Martiarena

19 enero, 2017

Elkarri hitz egitea eta entzutea, norberaren bizipenak partekatzea. Hori izaten da gatazkak gainditzeko urratsak emateko modu eraginkorrenetako bat. Hala uste du, behintzat, Maider Martiarena Katea auzoko irundarrak. Badaki zertaz ari den, Bakeolan, EDE Fundazioko Bizikidetza, Gatazka eta Giza Eskubideen zentroan lan egiten baitu. Bertako kide gisa, Hondarribian bizikidetzaren inguruan aurrera eraman duten dinamikan parte hartu […]

Solasean Ander Elosegi

21 diciembre, 2016

Ander Elosegi ur bizietako piraguista da eta eslalom modalitatean parte-hartzen du. 2016. urtean hirugarrenez egon da olinpiar jokoetan. 2008an, Pekinen laugarren postua eskuratu zuen, Londresen laugarren postua eskuratu zuen eta Rion zortzigarren postua.

#Solasean – Ibai Esteibarlanda

16 noviembre, 2016

Hiritik At kooperatibako Ibai Esteibarlandak Bidasoako azterketa sozioekonomikoa etainformatiboa aztertu du. Lan honen bitartez eskualdea modu integral batean eta mugaz gaindi ulertzea bultzatu nahi da. Tokiko garapenean eskualdearen klabe eta agenteak identifikatu eta komunikabideen garrantzia, presentzia, gabezia eta aukerak aztertu dira.