Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Irati Beorlegi, oztopo-lasterketako kirolaria | KIROLETIK

2 agosto, 2023

Irati Beorlegi oztopolasterketako Espainiako Txapelduna izan zen 2019an txapelketaren barnean antolatzen diren hiru modalitateetan. Hori gutxi balitz, berriki, Europako txapeldunordea izan da 3km-ko modalitatean. Ez da izan Europako txapelketa batean parte hartu duen lehen aldia, iaz zortzigarren geratu baitzen distantzia luzeko kategorian. Irati Beorlegik bere kirolaren berezitasunaz hitz egin digu.

Julen Aginagalde | KIROLETIK

6 julio, 2023

Julen Aginagalde Akizuk eskubaloi profesionala utzi zuen pasa den ekainaren hasieran. Bere azken partidua Artaleku kiroldegian jokatu zuen, 24 urtez eskubaloi profesionalean aritu ostean. Hainbat taldetan ibili ostean, etxeko taldera itzuli da erretiroa hartu aurretik. Jokatzeari utzi arren, Bidasoa Irun klubean kirol zuzendaria izango da aurrerantzean.

Nesken futbola Bidasoa eskualdea| Kiroletik

26 mayo, 2023

Martxo amaieran jakinarazi zuten Mariño eta Real Unión klubek elkarlanerako akordioa sinatu berri zutela. Hitzarmen honen helburu nagusia Irunen emakumeen futbola sustatzea da, kategoria baxuenetatik hasita, goi mailako kirolera iritsi arte. Mariño kirol elkartetik futbolean emakumeen aukerak zabaltzeko lanean ari den SandraRamajo jokalari ohiak elkarlanaren inguruko xehetasunak eman ditu.

Ander Elosegi, piraguista | Kiroletik

17 abril, 2023

Ander Elosegik kirol profesionalean 17 urte egin ditu. Bere kirol ibilbidean maila guztietako txapelketetatik igaro da, bere piraguarekin mundu osoko uretan lehiatuz. Hiriko goi-mailako kirolariek beste modalitateetan egin izan duten bezala, Ander Elosegik Irunen izena nazioartean ezagutarazten lagundu du, Olinpiadetaraino eramanez. 2023ko otsailaren 14an ordea, piraguista irundarrak erretiroa hartuko zuela iragarri zuen, bere ibilbide profesionalaren amaiera […]

Eider Tapia eta Haizea Urretabizkaia, Bera Berako jokalariak | KIROLETIK

21 marzo, 2023

Eider Tapiak eta Haizea Urretabizkaiak 2022. urtean debutatu zuten Super Amara Bera Bera taldearekin maila gorenean. Tapia denboraldi hasieran hasi zen taldearekin jolasten eta Urretabizkaia, berriz, maiatza aldera. Haizea Urretabizkaia gainera Ligako eta Super Kopako txapelduna izan da taldearekin. Eider Tapiari Junior Selekziotik ere deitu zioten. Garaipen guzti horiengatik Irundarron Saria jasotzeko proposatuak izan dira.

Unai eta Iker Amiano pilotari anaiak | KIROLETIK

15 marzo, 2023

Unai eta Iker Amiano pilotari irundarrek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte azkenaldian. Alde batetik, Iker Amiano Gipuzkoako Txapeldun bilakatu zen pasa den abenduan. Bestetik, Unai Amiano Diario Vasco Txapelketako irabazlea izan zen eta Irungo Kirolaren sarietarako izendatua egon da Irundarron saria jasotzeko. Gainera, bi anaiak ere orain Espainiako Txapelketan murgilduak daude.