Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online
Hondarribia Arraun Elkartea 2019

Ane Bayo eta Ania Perez – Kiroletik

9 agosto, 2019

Ane Bayo eta Ania Perez Hondarribia Arraun Elkarteak ETE Ligan duen taldeko arraunlari irundarrak dira. Ane Bayo kasualidadez iritsi zen Hondarribia arraun elkartera. Unibertsitateko praktiketan arrauna probatu ostean, kirol honetan murgiltzea erabaki zuen eta hauxe izango da klub hondarribiarrean egingo duen bigarren denboraldia. Ania Perez, berriz, kanoaren munduan abiatu zen Santiagotarrak Kirol Elkartean eta, urte […]

Iker Arozena, luzera-jauziko atleta: “Emaitza onak eskuratzeko gogor lan egiteaz gain, esperantza izatea garrantzitsua da”

9 mayo, 2019

Iker Arozenak urrezko domina eskuratu zuen martxoaren 2an Madrilgo Gallur pistetan izandako Espainiako Pista Estaliko Txapelketako Luzera Jauziko modalitatean Sub20 kategorian. Garaipenak Castellonen apirilean antolatutako kontzentrazioan Espainia mailako atleta onenekin parte hartzeko aukera emateaz gain, Europako Txapelketara begira jarri du Bidasoa Atletiko Taldeko atleta gaztea.

Urrezko domina eskuratu du Nerea Garciak Trasonan

24 abril, 2019

Nerea Garcia Zabalegik urrezko domina eskuratu zuen Espainiako Sprint Olinpikoko Kopan. Lehen postuaz gain, Intza Mendez taldekidearekin batera bigarren postua lortu zuten 500 metrotako K2 kategorian, zilarrezko domina etxera ekarriz. XVIII. Sprint Olinpikoaren Ligako Ohorezko dibisioko Espainiako Sprint Olinpikoaren Kopako kirolariak Trasonako urtegian. Asturiasen lorturiko azken garaipen horiek Mundialera begira jarri dute Nerea Garcia.

Javier Garrido – Kiroletik

3 abril, 2019

Javier Garrido irundarrak, Europako talde ezberdinetan jokalari moduan aritu ostean, etxeko taldean jolastera itzuli da. Bost edo sei urterekin hasi zen lagunekin batera Irungo Dunboa taldea futbolera jolasten. Orain, ordea, Real Unioneko jokalari bezala talde irundarra promozio postuetatik ateratzeko borrokatzeko prest dago.

Beñat Bengoetxea triatloilaria

17 enero, 2019

Beñat Bengoetxea, Hondarribiarra jaiotzez, Sevillan bizi da gaur egun lan kontuak direla medio. Futbolari moduan abiatu zen Beñat kirolaren munduan eta, 12 urte Hondarribiko Futbol elkartean ibili ostean, triatloia probatzera ausartu zen. Jada sei urte inguru daramatza triatloia praktikatzen eta, entrenamenduei esker, etorkizunean lorpen berriak eskuratzeko irriketan dago. Elkarrizketa Irunero aldizkarian irakurri dezakezu.

Ane Saseta, Bidasoa XXI klubeko lehendakari elkarrizketa

18 octubre, 2018

Ane Saseta da Bidasoa XXI klubeko lehendakari berria. Duela 29 urte inguru sartu zen Bidasoa klubean igerilari moduan. Klubaren barnean kirolari eta entrenatzaile lanetan aritu ostean, historian lehen aldiz klubaren buruzagitza hartuko duen lehen emakumea izango da. Elkarrizketa irakurtzeko Irunero aldizkarian.