Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Urkiri Salaberria, Lapurriturri informazio puntuko arduraduna

13 septiembre, 2022

Aspalditik Aiako Harria eta Parke Naturala hitzak elkarren ondotik doaz. 2007an Lapurriturri izeneko informaziogunea inauguratu zen natur ingurunera hurbiltzen diren bisitariei informazioa emateko. Bisitarientzako arreta zerbitzua eskaintzeaz gain, naturarekiko errespetua sustatzen duten jarduera dinamikoak antolatzen dira. Urkiri Salaberria informazio puntuko arduraduna da eta martxan den denboraldiko gakoak azaldu ditu.

Dunboan, eskolan eta auzoan, euskara beti ahoan | BIDASOAKO AHOTSAK | Txingudi Online

9 junio, 2022

Dunboa ikas komunitateak auzoko saltokiak euskararen erabileraren eredu izateko proiektua abiatu du. “Dunboan, eskolan eta auzoan, euskara beti ahoan” leloa jarri diote egitasmoari. Gauzak horrela, ikasleak lanpetuta ibili dira auzoko dendetako txartelak eta kartelak itzultzen. Egitasmoak ikasleak, irakasleak eta dendariak elkartu ditu Dunboa auzoa euskararen erabileran eredugarri izan dadin.ç

AEKren Euslider proiektua Irungo ikastetxeetan – Bidasoako Ahotsak

7 junio, 2022

Euskarak lider berriak behar ditu egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. Horretaz jabetu ziren aspaldi AEK-ko kideak, eta ikastetxeak abiapuntutzat hartuta, hizkuntza ohituretan eragiteko proiektua diseinatu zuten. Proiektu berria izan ez arren, argi geratu da oraindik fruituak ematen dituela. Izan ere, aurten bertan Irungo San Vicente de Pauleko, Eguzkitzako, Hirubideko eta Gazteluzarreko ikasle […]

Aysha Bengoetxea, abeslaria | BIDASOAKO AHOTSAK

11 mayo, 2022

“La Voz Kids” programari esker ezagutu zuten askok Aysha Bengoetxeak abesteko duen gaitasun berezia. Telebista saioan bere ibilbidea amaitu zuenetik justu bi urte pasa direnean, abeslari gazteak musikan ibilbide berri bati ekin dio. Bere bakarkako ibilbidea hasteko “No me olvido de ti” abestia kaleratu berri du. Ayshak bere etorkizun musikala nola ikusten duen azaldu du.

Biriatuko ikastolaren bertso saioa

10 mayo, 2022

Biriatuko ikastolak bertso saioa antolatu du maiatzaren 14rako. Bertso saioaren helburua herriko ikastolarentzako dirua biltzea da. Sarrerak 10 euroko prezioa du, haurrak doan eta Silvia Uzalek eta Brais Perezek azaldu dutenez aldez aurretik tiketak eskuratzeko bide ugari daude.

Oskarbi taldea – Bidasoako Ahotsak

12 abril, 2022

Oskarbi taldea erreferentziazko taldea da euskal kantagintzan. Orain dela 55 urte sortua, 13 disko dauzka euskal taldeak bizkarrean. Kide irundarrak dauzkan musika taldeak IGA abesbatzarekin elkarlanean kontzertu bat eskaini du duela gutxi. Oskarbi taldeko Jose Luis Trekuk musika taldearen bilakaera errepasatu du.