Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Balazta Elkartea, Kotte Guevara eta Imanol Agirre | Bidasoako Ahotsak

15 mayo, 2025

Balazta Bidasoa eskualdean bizikleta erabilera sustatzeko elkartea da eta Euskal Herria hiribideko 12. zenbakian du egoitza. Tailerrean eskainitako zerbitzuetatik haratago,  bizikletaren erabilera bultzatzeko tailerrak, txangoak eta martxak ere antolatzen dituzte. Segurtasunarekiko kezkak, berriz, agintarien planetan ekarpenak egitera eraman ditu, eta ahalegin horrek ia eguneroko lana eskatzen diela adierazi digute. Kotte Guevara eta Imanol Agirre Balaztako […]

Oiassoko terma erromatarrak | Bidasoako Ahotsak

12 mayo, 2025

Apirilaren 11n Oiassoko terma erromatarrentzat aro berri bat hasi zen, musealizatutako termen inaugurazioarekin. Izan ere, Gipuzkoako iragan erromatarraren arrastorik garrantzitsuenetako bat bisitatzeko aukera dago berriro. Aizpea Goenaga Oiasso Museoko zuzendaria eta Juanjo Jiménez laguntzaileak pozarren azaldu dira termekin, museoaren eskaintza osatzeaz gainera, aurkikuntzak duen garrantziarengatik. Zohartze Galan Zumeta Arkeolan fundazioko arkeologoak termen berreskurapenean lan egitea […]

Nuria Alzaga, Irungo Udaleko Kultura ordezkaria | Bidasoako Ahotsa

23 abril, 2025

2025eko urrian 10 urte beteko dira Udal Liburutegia Ikust Alaiatik San Juan plazaren lurrazpian dagoen CBA espaziora joan zenetik. Ordutik Irun kulturaren garapenerako espazioz eta egiturez hornitzen jarraitu du Irungo Udaleko Kultura arloak, erabiltzaileen beharrei erantzun nahian. Nuria Alzagak, Kultura arloko ordezkaria den aldetik, Liburuaren Eguna dela eta hiriko kultur azpiegituren gaineko errepaso azkarra egin […]

Iñaki Ceberio, Irungo Udal Liburutegiko liburuzaina | Bidasoako Ahotsak

16 abril, 2025

Apirilak data seinalatua du irakurleentzat, apirilaren 23an Liburu Eguna ospatzen baita. Udal Liburutegia irakurzalea den ororentzat tenplua izan daiteke, deskubritzeke dauden altxorrez betea. Aurten, gainera, urteurren berezia ospatzen dute bertan, 25 urte betetzen baitira Liburuaren Egunean irakurketa publikoak antolatzen hasi zirenetik. Ez da aurten ospatuko den bakarra izango, urrian 10 urte beteko baitira liburutegia Ikust […]

Asier Urbieta, «Faisaien Irla» pelikulako zuzendaria | Bidasoako Ahotsak

14 abril, 2025

Faisaien Irla, uharte txiki bat izateaz gainera, pelikula ere bihurtu da Asier Urbieta zuzendariaren eskutik. Bi herrialderen arteko muga desitxuratzen den leku honetan agertutako gorputzaren bidez migrazioaren gaia pantaila handira eraman du. Emaitza apirilaren 25ean estreinatuko da zinemetan. Urbietak onartu duenez, egindako lana ikusleekin partekatzeko irrikan dago, arazoa ikusarazteaz gainera, behingoz konpon dadin.

Alicia Alonso, idazle gaztea | Bidasoako Ahotsak

2 abril, 2025

Alicia Alonso irundarrak, 13 urte dituela, bere lehen liburua kaleratu berri du. «Guardianes de Eilën 1: El amuleto de Anháläh» izenburuarekin 11 urterekin idazten hasi zen istorioa kaleratu du eta jada prest ditu sagari jarraipena emango dioten beste bi liburu ere. Idazle gazte irundarrak azaldu du, inoiz idazketa edo marrazketa eskolarik jaso ez duen arren, […]