Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Urtezar – Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea | BIDASOAKO AHOTSAK

26 diciembre, 2024

Dagoeneko urte batzuk igaro dira Alde Zaharra-San Juan Auzo elkartean  Urtezahar goizean ekintzak antolatzen hasi zirenetik. Auzoko jendearen oroimenari tiraka, “Perico Urtezahar” izeneko ohitura azturatik salbatu eta gaur egunera egokitu dute. Horrela, abenduaren 31n, Urte Zahar goizean, lasto eta hosto lehorrez eginiko panpin batekin kantuan irteten dira auzoan barrena. Junkal Susperregui elkarteko ordezkariak ekintzaren xehetasunak azaldu […]

Gizagune Zentroa | BIDASOAKO AHOTSAK

23 diciembre, 2024

Miguel de Ambulodi kaleko 20. zenbakian dago Gizagune zentroa. Adineko pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea sustatu eta mantentzera bideratutako zentroa da. María Jesús Vicentek eta Maitane Eceizak osatutako lantaldeak, hurbiltasunetik, ikusi daitezkeen emaitzak lortzen dituen zerbitzua eskaintzen du.   Maitane Eceizak adierazi bezala, bizi kalitatea hobetzea helburu hartuta, zerbitzu modalitate ezberdinak eskaintzen dituzte.

Irun´go Atsegiña, Gabonetako ekintzak | Bidasoako Ahotsak

18 diciembre, 2024

Asko dira Irunen Gabonetan zehar kultur programazio zabala osatzeko ekintzak antolatzen dituzten hiriko elkarteak. Horietako bat Irun´go Atsegiña elkartea da, zeinak mimoz prestatutako ekitaldi txikien bidez, oroitzapen ahaztezinak sortzeko helburua duen. Jesús Rubio elkarteko lehendakaria eta Eneko Calvo elkarteko idazkaria dira eta 2024ko Eguberrietara begira elkartetik antolatuko diren jardueren errepasoa egin digute.

Alberdi Makila , euskal makila tradizionala

13 diciembre, 2024

Lapitze auzoan kokatutako tailer honetan sortzen dira Alberdi Makilak. Familia negozio honek hiru belaunaldiz eutsi dio euskal makila tradizionala sortzeko prozedurari. Bastoi dotore honen emaitzak lanordu luzeak ezkutatzen ditu. Beñat Alberdik eta Saioa Alberdik, Alberdi familiako hirugarren belaunaldia direnak, kultur ondare hau iraunarazteko lanean jarraitzen dute.

Maialen Dorronsoro sexologa, Asexora-T | Bidasoako Ahotsak

12 noviembre, 2024

Asexora-T zerbitzuaren bitartez sexualitatea konfiantzan, errespetuz eta aniztasunean lantzeko espazioa eskaintzen du Irungo Udaleko Gazteria arloak. Hiriko gazteei zuzendutako zerbitzua da eta beraiengana iristeko hainbat ekintza, formakuntza eta esku-hartze antolatzen dituzte. Maialen Dorronsoro Asexora-T zerbitzuko sexologoak eskaintzaren nondik norakoak azaldu ditu.

Ola sagardotegiko sagar uzta, Iñaki Bengoetxea | Bidasoako Ahotsak

5 noviembre, 2024

Urtarrilean sagardo denboraldi berria hastearekin batera, jendea tropelean itzultzen da sagardotegira. Hala ere, orduan dena prest egon dadin, beharrezkoa da aurretik lanak aurreratzea eta zeregin guztiekin konplitzea. Sagastien loraldiaren ostean, sagar bilketarekin hasten da sagardo berria ekoizteko prozesua. Ola sagardotegiko Iñaki Bengoetxeak urte amaierak dakartzan egitekoak nola antolatzen dituzten azaldu du.