Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Hirubideko ikasleak Nimesen izan dira Erasmus+ programari esker | Bidasoako Ahotsak

11 enero, 2024

Hirubideko ikastetxeko ikasle talde bat Nimesen izan zen azaro amaieran Erasmus+ programaren barruan. Horrela, beste ikastetxe bateko ikasleak ezagutzeko aukera izan dute. Kasu honetan, zine ikasleak zirenez, Hirubideko ikasleek elkarrizketak egin eta bideoz grabatu dituzte. Irungo ikastetxeko ikasleek eskolaren webgunean partekatu dute beren esperientziaren egunerokoa. Markel Moratinos eta Etna Santosek proiektuaren barruan zer egin duten […]

Euskadiko Itsasargien Lagunak Elkartea | Bidasoako Ahotsak

2 enero, 2024

Euskadiko Itsasargien Lagunak Elkarteak itsasargiak eta, oro har, itsas mundua maite dituztenentzako topagunea izan nahi du. Urtean zehar hainbat jarduera antolatzen ditu elkarteak eta 2024a elkartearen 10. urteurrena izango da. Iñaki García elkarteko diruzaina da eta etorkizunera begira elkartearen asmoak eta helburuak zeintzuk diren azaldu digu.

Andrea Martínez, «Tengo un máster en recuerdos» liburua | Bidasoako Ahotsak

21 diciembre, 2023

Andrea Martínez Pardavilak “Tengo un máster en recuerdos” izenburupean kaleratu berri du bere lehen liburua. Gazte irundarrak idatzitako istorioak bost gaztek master ikasketak egin bitartean bizitakoak jasotzen ditu. Etorkizunean berak eta bere lagunek sentitutakoa gogoratu ahal izateko helburu bakarrarekin idazten hasi zen, inoiz idatzitakoa bere lehen liburua bihurtuko zela imajinatu gabe. Andrea Martínezek liburua argitaratzeko prozesua nolakoa izan den […]

Auntxa Trikitixa Eskola | Bidasoako Ahotsak

18 diciembre, 2023

Auntxa Trikitixa Eskola 1989. urtean sortu zen eta egun ere Anaka auzoan du bere egoitza. Iñaki Aranagaren arrebak hasi zuen proiektua eta orain Iñakik bere ilobarekin batera ematen ditu trikitixa eta pandero eskolak. Iñaki Aranagak Gabonetan izango dituzten emanaldien berri eman du.

Ara! Gorputz proiektua, Enara I. Dominguezek azaldua | BIDASOAKO AHOTSAK

28 noviembre, 2023

Ara!Gorputz proiektua 2018an sortu zen gorputza erdigunean jarri eta hilerokoa bezalako prozesuen behaketa eginez emakumeen ongizatea bilatzen saiatzeko. Berriki, Iametzarekin batera, Zikloan web aplikazioa kaleratu dute, euskaraz hilerokoaren jarraipena egiteko aukera ematen duena. Enara I. Domingez elkarteko kideak azaldu du aplikazioa deskargatzeko urratsak Ara!Gorputzen webgunean topatu daitezkeela.

Gaurko Andreak Berdintsunaren Aldeko Elkartea | BIDASOAKO AHOTSAK

20 noviembre, 2023

Gaurko Andreak elkartea arlo politikoan, kulturalean eta sozialean emakumeen jakituria lehenengo lerroan jartzeko helburuarekin sortu zen 2008. urtean. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria guztiak, agerikoak eta ezkutukoak, ikusarazteko helburua ere badu.  Irene Kastezubi Arellano elkarteko lehendakariak Gaurko Andreak elkartearen jarduera laburbildu du.