Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Kaleidoskopioa proiektua | Bidasoako Ahotsak

12 abril, 2023

Parean elkartea bereziki ezaguna da feminismoaren inguruan antolatzen dituen proiektuengatik. Kaleidoskopioa izeneko proiektuaren bitartez ordea, Dunboa ikas komunitatean barneratu dira euskara eta kulturartekotasuna nahasten dituen proiektu batean murgiltzeko. Horrela, Dunboa ikas komunitatearen, Oxinbiribil guraso elkartearen eta Elkarrekin kooperatibaren konpainiaz lagunduta, elkarrekin Kaleidoskopioari birak ematen hasi dira.

Oporrak Bakean, Tadamun GKEa | BIDASOAKO AHOTSAK

3 abril, 2023

Oporrak Bakean haur errefuxiatu sahararren udako harrerarako programa da. Tadamun elkarte irundarra Oporrak Bakean proiektuaren garapenean inplikatutako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako (GKE) bat da. Aurtengo udan helburua Euskadi mailan 300 haur sahararrei ongietorria egitea da eta horretarako Tadamun elkartea harrera familien bila dabil Juncal Bauzák eta Trini Fernández elkarteko kideek adierazi dutenez.

Aizpea Goenaga Mendiola | Bidasoako Ahotsak

23 marzo, 2023

Aizpea Goenaga Mendiolaren askotariko lan esparru eta ekarpenak zenbatzen hasita, zaila da bere pertsona deskribatzeko hitz bakarra topatzea. Aktore edo zuzendari hitzak txiki geratzen zaizkio. Beste zeregin eta proiektuen artean Irungo Oiasso Erromatar Museoan koordinatzaile lanak egiten ditu. Bere ibilbidean euskal kultura eta emakumeekiko kezka izan ditu gidari.

Skola Musik | BIDASOAKO AHOTSAK

28 febrero, 2023

Skola Musik duela hogei urte baino gehiago abiatutako proiektua da, musika ulertu eta ikasteko metodologia berezia proposatzen duena. Gainera, 2021ean Irungo Udalak bultzatutako Kalean Bai programako hitzarmena berritu zuten. Irene Elizetxea Imaz SkolaMusikeko bazkideetako bat da eta eskolaren funtzionamendua nolakoa den azaldu du.

Wave Back Project| BIDASOAKO AHOTSAK

23 febrero, 2023

Letra bakar batek bereizten ditu Julen Urtxegi eta Julene Iraolaren izenak. Hitzen kasuan, gauza bera gertatzen da moda iraunkorra eta moda ez-iraunkorraren kasuan. Jasangarritasunari arreta eskaini gabe funtzionatzen duen modaren industriak bultzatu zuen gazte bikote hau bere proiektu propioa bultzatzera. Irundarrak WaveBack proiektuaren hastapenez eta erronkez mintzatu dira.

Julian Iantzi, telebista aurkezlea | BIDASOAKO AHOTSAK

13 febrero, 2023

Julian Iantzik aurkezpen gutxi behar du telebistan egindako lanaren ondorioz aurpegi aski ezaguna da eta. Proiektu batetik bestera dabilen arren, gaur egun bereziki ezaguna da “El Conquistador del Caribe” telesaileko aurkezlea izateagatik. Hala ere, Julian Iantzik telebistako aurpegi hutsa izateaz gain, bere inplikazioaren bidez argi erakutsi du bertako hizkuntzarekiko eta lurraldetasunarekiko lotura berezia duela.