Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Juanma Sarasola Murgia, Serapio Múgica Bekaren ibazlea | Bidasoako Ahotsak

25 noviembre, 2026 · Ainara Berges

Juanma Sarasola Murgiak Serapio Múgica Beka irabazi du Irungo baserri, borda, errota eta burdinolen bilakaera historikoa ikertzeko proiektuari esker. Duela 15 urte zaletasun gisa hasitako lan honek Erdi Arotik gaur egunera arte hiri inguru zein mendietan egon ziren eraikinen historia eta argazkiak bildu nahi ditu. Elkarrizketa honetan,  informazioaren puzzlea artxiboko dokumentuekin eta hainbat bidelagunen laguntzaz nola osatu duen azaldu digu irundarrak. Horrez gain, herritarrei dei egiten die, 2027ko irailera arte zabalik dagoen epean zehar, etxeko argazki edo testigantza zaharrak ikerketara biltzeko laguntza eman dezaten.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *