Nestor Basterretxearenak ordezkatu du Mourlane Mitxelenaren izena
Nestor Basterretxearenak ordezkatu du Mourlane Mitxelenaren izena
Nestor Basterretxea kalea izango da gaurtik aurrera, Hondarribiko Foruen kaletik hasi eta Sokoako biribilgunera doana. Mourlane Mitxelena zenaren izena ordezkatzea adostu zuen Osoko Bilkurak otsailaren 5ean. Memoria Historikoaren legea errespetatzeko erabakia izan dela azpimarratu du Aitor Kerejeta alkateak: “Mitxelenak frankismoarekin lotura izan zuen, “Cara al sol” abestia idazten lagundu zuen, eta argitalpen falangista baten zuzendari izan zen”.
Nestor Basterretxea arista zenaren izena daraman plaka jarri dute gaur. Basterretxearen senitartekoak, Aitor Kerejeta alkatea eta EAJ, Bildu eta PSE-EE udal taldeetako ordezkariak izan dira ekitaldian. Alkateak aukeraren arrazoia ere azaldu du: “ Basterretxeak, XX.mendeko euskal kulturan garrantzia handia edukitzeaz gain, Hondarribiarekiko lotura izan zuen”.









Deja una respuesta