Ane Bayok Emeki elkartearekin batera emakumeak korrika egitera animatu nahi ditu
19 enero, 2022
Ane Bayo irundarrak emakumeak korrika egitera animatzeko proiektua garatu du. JFKZ/IVEF ikasketak amaitu ostean, Emeki elkartearen laguntzarekin, eskualdean aurrekaririk ez duen ideia bat gauzatzea lortu du. Asmoa maila desberdinetako taldeak sortzea da, emakumeek lotsa gal dezaten eta runinga bezalako kirol baten praktika egokiaz goza dezaten. Egitasmoan izena eman nahi dutenek Ane Bayorekin harremanetan jarri beharko dute anebasan97@gmail.com helbidera idatzi edo 628181977 telefono-zenbakira deituz.
Deja una respuesta