Asteazkenetik aurrera salgai egongo dira Inauterietako Herri Bazkarirako sarrerak
3 febrero, 2015
Asteazkenetik aurrera salgai egongo dira Inauterietako Herri Bazkarirako sarrerak
Inauteriak direla eta, Herri Bazkaria antolatu du Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak. Sarrerak otsailaren 4tik aurrera egongo dira salgai, Arma Plazako Ttopara kafetegian, eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan. Herri Bazkaria otsailaren 14an izango da, 14:00etan Arma Plazan. 20€ balio du sarrerak, eta ezinbestekoa izango da bazkarira mozorrotuta joatea.









Deja una respuesta