Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

“Bidasoan elkarbizitza” jardunaldiak antolatu ditu Antxeta Irratiak

27 enero, 2015

Bidasoan elkarbizitza” jardunaldiak antolatu ditu Antxeta Irratiak

 

Aitziber Blanco eta Aitziber ZapirainBortizkeriaren ondorengo bizikidetzari ekarpena egin nahi izan dio Antxeta Irratiak Bidasoan elkarbizitza jardunaldien bidez. Hiru mahai inguru antolatu ditu, Lokarri erakundearen eta Hondarribiko, Hendaiako eta Irungo Udalen laguntzarekin. “Irrati elkartea da Antxeta, eta funtzio soziala ere badu bere baitan. Informatzeaz gain, herri honek behar dituen aldaketen aktore eta eragile izan behar dugula uste dugu”, azaldu du prentsaurrekoan Aitziber Zapirain Antxeta Irratiko koordinatzaileak. Lokarriko Aitziber Blancok azpimarratu du euskal gizarteak daukan erronka konplexua gainditzeko elkarrizketa topaguneak sortzea beharrezkoa dela.

Otsailaren 5ean izango da lehen eztabaida, Hondarribiko Itxas Etxean, 19:00etan. Belen Zabalak, Cristina Sagarzazuk, José Miguel Gómez Eloseguik eta Fermin Urtizbereak parte hartuko dute. Belen Zabala 1976ko irailaren 8an Guardia Zibilak hil zuen Josu Zabalaren iloba da. Sagarzazu ETAK 1996an erail zuen Montxo Doral Ertzainaren alarguna da. José Miguel Gómez Elosegui Javier Gómez Elosegui Martutene espetxeko psikologoa zenaren anaia da. 1997.urtean hil zuen ETAk. Urtizberea Hondarribian zinegotzi zela GANE (Grupo Antiterrorista Nacional Español) taldeak bahitu eta torturatu zuen 1988an. Lokarriko Aitziber Blanco izango da moderatzaile.

Otsailaren 12an Hendaiako Antoine d’Abbadie aretoan izango da bigarren mahai ingurua, 19:00etan. Joserra Trebiño apaizak, Juanra Rojo preso politiko ohiak, Jokin Etxebarria iheslari politiko ohiak eta Miren Illarreta abokatuak parte hartuko dute. Moderatzaile lanean ariko dira Ellande Boutin eta Goizeder Taberna kazetariak. Otsailaren 19an Ficoba erakustazokan, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea eta Kotte Ecenarro Hendaiako alkatea ariko dira. Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria eta Aitziber Zapirain Antxeta Irratiko koordinatzailea izango dira moderatzaile. 19:00etan hasiko da saioa. Hiru mahai inguruak irekiak dira, eta parte hartzaile guztiek galderak idatziz egiteko aukera izango dute. Gainera, itzulpenak bermatu ditu Antxeta Irratiak, frantsesera, gaztelerara eta euskarara.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *