Naroa Garcia, Grappling modalitateko borrokalaria
Naroa Garcia borrokalari irundarrak urrezko bi domina lortu zituen aurreko urteko Espainiako Grappling Txapelketan. Aurtengo txapelketan bere helburua lortu du: txapelketan hirugarren aldiz txapeldun izatea. Azkenean saririk irabazi ez arren, aurtengo Kirolaren Galako Irundarron Saria jasotzeko izendatua izan zen bere kirol lorpenengatik. García borrokalariak grapplinga praktikatzea nolakoa den azaldu digu.












