Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Eskualdeko enpresen katalogoak egin ditu Bidasoa Bizirik-ek

2 febrero, 2015

Eskualdeko enpresen katalogoak egin ditu Bidasoa Bizirik-ek

 

Irungo Azpikontratatze Enpresen eta Bidasoko Zerbitzu Aurreratuetako Enpresen Katalogoak osatu ditu Bidasoa Bizirik erakunde publikoak. Eskualdean dagoen eskaintza irudikatzen dute katalogoek, enpresa bakoitzaren ezaugarriak emanez. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatzita daude, eta Europa osoan zehar banatuko dituzte, merkataritza ganberen bidez.

Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirik-eko presidenteak azaldu du katalogoen helburua: “Enpresen arteko merkataritza harremanak indartu nahi ditugu, bai gure eremu geografiko hurbilean, baita nazioarteko merkatuetan ere”. FEDER fondoen finantzazioa jaso du proiektuak, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Kooperazio Programaren bidez (POCTEFA). Katalogoak deskargatzeko aukera egongo da Bidasoa Bizirik-en eta Innov Mugabe proiektuaren web guneetan: www.bidasoa-activa.com , www.bidasoa-sudpaysbasque.com .

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *