Gozogintzako errezetak argitara aterako ditu »Hawaii»ko Urigain familiak
18 febrero, 2015
Gozogintzako errezetak argitara aterako ditu »Hawaii»ko Urigain familiak
Klink Elkarteak Hondarribian egingo duen MasterKlink kanpainiarekin bat egin du »Hawaii» gozotegiko Urigain familiak. Gastronomia ondarea belaunaldi berriei helaraztea da kanpainiaren helburua. Zentzu horretan, opila, pantxineta, trufa edo ogi artisaua egiteko errezetak jendaurrean azalduko ditu Urigain familiak. Errezeta ona izan arren, kaltitatezko osagaiak behar direla gogoratu du Eva Urigainek. Haren gurasoen sortu zuten »Hawaii» 1961ean, Chocolates Elgorriagan langile izan ondoren. Masterklink proiektua martxoaren 6an aurkeztuko dute Klink Elkartean, Berdelaren kanpainiari hasiera emateko bazkarian.









Deja una respuesta