Hondakinen bilketarako bi gune egongo dira Urdanibiako azokan
10 febrero, 2015
Hondakinen bilketarako bi gune egongo dira Urdanibiako azokan
Larunbatean, otsailaren 14ean itzuliko da azoka txikia Urdanibia plazara. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak bi gune jarriko ditu, salmenta postuetan sortzen diren hondakinak gaika biltzeko. 13:30etik aurrera egongo dira martxan, eta ordura arte salmenta postu bakoitzean arduratu beharko dira sortzen dituzten hondakinak bereizi eta gordetzeaz. “Hondakin ugari sortzen den lekua da merkatu txikia”, adierazi du Leire Zubitur Txinzerreko gerenteak. “Ahaleginak egin behar ditugu hondakin bolumen handi hori ahalik eta gehien birzikla dadin, eta salmenta postuen esleipendunen laguntza behar dugu horretarako”. Zirkular bat prestatu eta banatu diete salmenta postuen jabeei.









Deja una respuesta