“Lehen aukera” programa aurkeztu dute Bidasoa Bizirik-ek eta Lanbidek
28 abril, 2015
“Lehen aukera” programa aurkeztu dute Bidasoa Bizirik-ek eta Lanbidek
Martxan da aurtengo “Lehen Aukera” programa. Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatutako ekimena da, 2014-2020 Gazteen Enpleguko Programa Operatiboaren baitan kokatua. Gazteen kontratazioa sustatzeko baliabidea da. Enpresariek, kontratuaren gaineko %30eko laguntza jaso ahal izango dute, gazteak ondorengo baldintzak betetzen baldin baditu: 16 eta 30 urte artean edukitzea, langabezian egotea, eta hezkuntza eta formazio jardueretan parte hartzen ez egotea.
Deja un comentario