
Urkiri Salaberria, Lapurriturri informazio puntuko arduraduna
13 septiembre, 2022
Aspalditik Aiako Harria eta Parke Naturala hitzak elkarren ondotik doaz. 2007an Lapurriturri izeneko informaziogunea inauguratu zen natur ingurunera hurbiltzen diren bisitariei informazioa emateko. Bisitarientzako arreta zerbitzua eskaintzeaz gain, naturarekiko errespetua sustatzen duten jarduera dinamikoak antolatzen dira. Urkiri Salaberria informazio puntuko arduraduna da eta martxan den denboraldiko gakoak azaldu ditu.