
Ametsa Txiki Abesbatza, Leticia Vergara – Bidasoako ahotsak
13 septiembre, 2021
Ametsa Txiki Abesbatzak aurreko ikasturtea goitik behera baldintzatu duten oztopoei aurre egiteko bidea topatu du. Abeslari txikientzat ez da lan erraza izan maskara entsegu birtualekin tartekatzea, baina hala ere, ez dute etenik izan. Izan ere, ikasturte berria zalantzaz josita aurkezten bada ere, Leticia Vergara Ametsa Txiki Abesbatzako zuzendariak zailtasunak ilusioarekin gainditzeko prestutasuna adierazi du.