
Meakako konpainia Alarde Publikoan estreinatuko da aurten | Bidasoako Ahotsak
9 junio, 2025
2025eko Sanmartzialak berritasun garrantzitsu batekin datoz. Izan ere, aurten konpainia berri bat batuko da alarde publikoaren lerroetara: Meaka. Auzotarrek bultzaturik, iazko jaiak amaitu bezain laster hasi zituzten konpainia berria sortzeko lanak, denbora luzez batek baino gehiagok amestutakoa egia bihurtzeko. Nagore Olaskoaga Meakako konpainiako kapitainak eta Garazi Gómez txilibitu kaboak konpainiaren sorrerarako emandako pausoak azaldu dituzte.






