
Betti Gotti elkartearen Koadrilen Egunaren balorazioa
Betti Gotti elkarteak 2023ko Irungo Koadrilen Egunaren balorazioa egin du ekitaldia pasa eta egun gutxira. Joxeja Zabalok, elkarteko kideen izenean, Koadrilen Eguna eta Herri Bazkaria antolatzeko elkarteak dauzkan zailtasunez mintzatu da, Sanmartzialetako ekitaldi jendetsuenetako bat antolatzeak nolako oztopoak dituzten azalduz.