Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bidasoaldeko Suge Trebeak boleibola kluba, Joxe Rodero | Kiroletik

8 enero, 2026

Izen berria estreinatu du aurten Suge Trebeak Irungo boleibol klubak. Orain dela hiru urte sortu zuten kluba emakumeei boleibolean aritzeko aukera eskaintzeko. Geroztik, hainbat berrikuntza izan ditu izenaz gain, kluba handitzen joan delako eta aurten talde mistoa dutelako estreinakoz. Joxe Rodero Suge Trebeak bolei klubeko ordezkariak aurtengo denboraldiaren balorazioa egin du.