
Kemen Dantza Taldea: 2025eko Sanmartzialetako emanaldia
23 junio, 2025
Kemen Dantza Taldeak jaietako emanaldia eskaini zuen atzo goizean. Ama Xantalen ermitatik abiatuta, Oiasso Museoaren atarian eta San Juan Harri plazan dantzan ibili ziren ezpata dantza eta brokel dantza zikloa eskainiz. Gaur arratsaldean San Joan suaren inguruan dantzatuko dute.






