
Dies Oiassonis, Juanjo Jiménez eta Aizpea Goenaga | BIDASOAKO AHOTSAK
6 julio, 2023
Dies Oiassonis hitzordu mitiko bihurtu da Irungo udan. Uztailaren erdialdean eta egun batzuetan zehar, hiriko kaleek erromatar galtzaden irudia hartzen dute, XXI. mendea oso urrun sentiaraziz. Horregatik, Juanjo Jiménez Oiasso museoko zuzendariak eta Aizpea Goenaga museoko koordinatzaileak Irunen erromatar portu baten berezko giroa arnasteko urte honetan antolatuko diren jarduerak aurreratu dituzte.