
Dunboan, eskolan eta auzoan, euskara beti ahoan | BIDASOAKO AHOTSAK | Txingudi Online
9 junio, 2022
Dunboa ikas komunitateak auzoko saltokiak euskararen erabileraren eredu izateko proiektua abiatu du. “Dunboan, eskolan eta auzoan, euskara beti ahoan” leloa jarri diote egitasmoari. Gauzak horrela, ikasleak lanpetuta ibili dira auzoko dendetako txartelak eta kartelak itzultzen. Egitasmoak ikasleak, irakasleak eta dendariak elkartu ditu Dunboa auzoa euskararen erabileran eredugarri izan dadin.ç