Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

14 urtez azpiko Txingudi/Baztan/Orereta errugbi taldea | KIROLETIK

21 mayo, 2025

Txingudi/Baztan/Orereta taldeak denboraldiko lorpen garrantzitsuenetako bat izango dena lortu du: Gipuzkoako Txapelketa irabaztea. 14 urtez azpiko jokalariek osatutako taldeak apirilaren 12an Donostiako Aiete zelaian jokatu zuen txapelketaren finaleko partidua Bera Beraren aurka. Urtats Mendizabal taldeko kapitaina da eta Goretti Lekuona, berriz, taldeko jokalaria eta txapelketako garaipena nola bizi izan zuten kontatu digute.

Txingudi Errugbi Klubeko nesken denboraldi hasiera | Kiroletik

19 septiembre, 2023

2022ko irailean Txingudi Errugbi Kluba erronka berri batean murgildu zen emakume talde bat sortzeko epe ertain edo luzera begira. Aurreko denboraldian hainbat lagunarteko jokatu ondoren, aurten taldea egonkortzea lortu dute eta Txingudi errugbi klubeko nesken taldea ligan ere arituko da. Asun Gamíndezekin batera aurreko urtean taldearen entrenatzailea izan zen Maider Aizpuruak  eta Asier Gonzalez entrenatzaile […]

Txingudi errugbi klubaren denboraldi hasiera | Kiroletik

20 octubre, 2022

Txingudi errugbi klubak denboraldia hasi berri du. Klubeko lehen taldea partiduen errutinan murgilduta dago jada. Iñigo Camarero entrenatzaileak azaldu duenez Zaisa Txingudi taldeak Iruñako La Única taldearen aurka denboraldiko lehen garaipena lortu du. Kategoria txikiagoetan dabiltzan klubeko taldeak ere lanean ari dira. Sub 16 taldeko Marke Moratinosek eta Sub 18ko Asier Bravok kontatu dutenez gainontzeko […]

Txingudi Errugbi Klubeko nesken taldea | KIROLETIK

20 septiembre, 2022

Zaisa Txingudi kluba erronkez betetako denboraldia prestatzen ari da. Klubak harrobia eta Touch sekzioa sendotzeaz eta seniorren gizonezkoen taldea euskal lehen mailara itzularazteaz gain, emakumezkoen senior taldea aurrera ateratzeko erronka onartu du. Horrela, Irunen emakumeei etenik eta oztoporik gabe errugbian aritzeko aukera eskaini nahi die klubak.