
Gladius esgrima kluba, Alex Prior entrenatzailea | Kiroletik
9 abril, 2025
10 urte beteko dira aurten Irunen Gladius esgrima kluba sortu zenetik. 2015ean 4 kiderekin hasi zen klubak egun adin ezberdinetako 25 kirolari ditu. Denbora tarte honetan, pelikuletan ikusi daitezkeenaz harago, Irunen esgrima kirola ezagutarazteko gogor borrokatu dute, interesdun guztiak sablearekin ukitu arte. Alex Prior klubaren sortzaileetako bat eta entrenatzailea denak Gladius klubaren lehen hamarkadaren errepasoa egin digu.






