
Txingudi Ikastolako ikasleek elkartrukea egin dute Estonian | Bidasoako Ahotsak
27 mayo, 2025
Txingudi Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek Estoniako ikasleekin elkartruke bat egiteko aukera izan dute Erasmus+ programari esker. Martxoaren 14tik 21era Tallinen egon ziren bisitan. Maiatzaren 5etik 11ra berriz, Estoniako ikasleak etxean izan dituzte, han bizitako esperientzia bisitariei itzultzeko. Mare Izagirre eta Irune Fernandez ikasleek gurekin partekatu nahi izan dute han bizitako esperientzia.






