Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Real Unión, Lehen RFEF mailarako igoeraren ostean | KIROLETIK

6 mayo, 2026

Real Uniónek, aurtengo denboraldian Bigarren RFEF mailan aritu ostean, datorren urterako mailaz igotzea lortu du. Denboraldia amaitu baino lehen lortu du aurtengo helburu nagusia zena, urtebete lehenago mailaz jaitsi ostean. 2026-2027 denboraldian Lehen RFEF mailara itzuliko dira. Igoerak klubean utzitako zapore onaz hitz egin dute Igor Emery Real Unióneko presidenteak eta Jon Tena irundar eta […]

Mariño Real Unión taldeko neskak denboraldi berria ekitear dira | KIROLETIK

20 agosto, 2025

Mariño Real Unión taldeko neskek hirugarren mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian. Horrela, bigarren urtez jarraian mailaz igo dira denboraldian zehar lortutako emaitza bikainei esker. Mireia Zumeta eta María Díez jokalariek amaitu berri den denboraldiak emandakoaren errepasoa egin dute.

Mikel Llorente, Real Unióneko entrenatzailea | Kiroletik

13 septiembre, 2024

Ekainaren amaieran jakinarazi zen Mikel Llorente hondarribiarra izango zela Real Unión klubeko entrenatzaile berria. Entrenatzailea dagoeneko ari da futbolariekin batera lanean 2024-2025 denboraldia prestatzeko. Futbol munduan orain arte bere ibilbidea zein izan den errepasatu ostean, Llorentek talde irundarrarekin duen proiektuaz hitz egin digu.

Mariño Real Unión taldeko nesken 2023-2024 denboraldiaren balorazioa | Kiroletik

1 agosto, 2024

Mariño Real Unión taldeko neskek 2023-2024 denboraldian Ohorezko Erregional Mailan jokatu dute. Ligako txapeldunak izan ostean, mailaz igotzea lortu dute eta datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko dute. Mireia Zumeta eta María Díez taldeko jokalariak dira eta igoeraren albistea taldean nola hartu duten azaldu dute. Era berean, datorren denboraldia nolakoa izango den imajinatzen hasiak dira

Mikel Bengoa, Real Unióneko Kirol Zuzendaria | Kiroletik

14 mayo, 2024

2023ko abenduan Real Uniónek Aston Villarekin hitzarmen berri bat sinatu zuen, klubean zenbait aldaketa eragin zituena. Tartean Real Unión Villa Group taldearen barnean sartu zen, mundu mailako beste hainbat futbol talderekin batera. Mikel Bengoa Real Unióneko kirol zuzendariak akordio honek klubera ekarri ditzakeen onurak azaldu ditu.

Mariñoko nesken denboraldi hasiera | KIROLETIK

10 octubre, 2022

Mariño klubak denboraldi berria hasi du eta Ohorezko Erregional mailako nesken taldea denboraldiko erronkei ekiteko prest dago. Denboraldi hasiera arrakastatsua izan da, Urolaren aurka 0-3 irabazi dute-eta lehen partidua. Aurten gainera kategorian berritasun bat izango dute, partiduetan epaile laguntzaileak izango dituzte-eta. Idurre Cuestak, Mireia Zumetak eta Eider Lopezek denboraldi berrirako helburuak zeintzuk diren azaldu dute.