Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Olentzero eta Mari Domingi Irunen 2025

23 diciembre, 2025

Olentzero eta Mari Domingi gaur arratsaldean iritsi dira hirira haur irundarren gutunak jasotzeko. Leka Enea ikastetxean hasi dute ibilbidea, San Juan plazara iritsi eta bertan gutunak jasotzen hasi arte. Bidean laguntzaile hauek izan dituzte: Auntxa Trikitixa Taldea, Eraiki Dantza Taldea, Kemen Dantza Taldea, Adaxka Dantza Taldea, Bidasoako Joaldunak, Landetxako Muxikoak, Honyarbiko Muxikoak, EKT Abesbatza, Elatzeta […]

Irun´go Atsegiñako erraldoien eta buruhandien konpartsa gaur goizean

13 diciembre, 2025

Gaur goizean Irun´go Atsegiñako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Gabonetako irteera egin du. Almudena Grandes plazatik abiatu dira goizeko 11:30ean eta Pio XII plaza arte joan dira. Bidean hainbat etenaldi egin dituzte, erraldoiek dantzatzeko aprobetxatu dituztenak. Irteera amaitzeko San Juan plaza ingurura gerturatu dira berriro.

Olentzero eta Mari Domingi Irunen 2024

23 diciembre, 2024

Gaur arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi Irunera iritsi dira hiriko haurren eskutitzak jasotzeko. Aurreko urtean bezala, aurten ere Lekaenea ikastetxetik irten dira eta San Juan plazaraino bidean aurkitu dituzten haurrak agurtu dituzte. Gaurko arratsalderako aurreikusita zegoen eguraldia dela eta, eskutitzak Udaletxeko Areto Nagusian jaso dituzte.

Olentzero eta Mari Domingi Irunen 2023an

23 diciembre, 2023

Gaur arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi Irunera iritsi dira hiriko haurren eskutitzak jasotzeko. Aurten Lekaenea ikastetxetik irten dira eta San Juan plazaraino bidean aurkitu dituzten haurrak agurtu dituzte. Gero, udaletxeko arkupeetan hiriko haur guztiak agurtu eta Gabon hauetarako beren eskariak entzun dituzte.

Auntxa Trikitixa Eskola | Bidasoako Ahotsak

18 diciembre, 2023

Auntxa Trikitixa Eskola 1989. urtean sortu zen eta egun ere Anaka auzoan du bere egoitza. Iñaki Aranagaren arrebak hasi zuen proiektua eta orain Iñakik bere ilobarekin batera ematen ditu trikitixa eta pandero eskolak. Iñaki Aranagak Gabonetan izango dituzten emanaldien berri eman du.

Olentzero eta Mari Domingi Irunen

24 diciembre, 2022

Olentzero eta Mari Domingi Irunera hurbildu ziren abenduaren 23an hiriko haurren eskutitzak jasotzeko. Irungo kale ezberdinetan barrena ibili ostean, San Juan plazako arkupeen aurrean eseri ziren haurren desirak entzutera. Aurten Olentzeroren etorrerak hainbat nobedade izan ditu Irunen, San Juan plazan eraikitako txondorra eta Atseginako erraldoien kopainia tarteko.