
Irungo II. Goitibera Sari Nagusia
Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak II. Goitibera Saria Antolatu zuen 2023ko Koadrila Egunean. Goitiberen jaitsierako parte-hartzaileak San Juan plazatik abiatu, San Martzial aldapan behera eta Urdanibia plazan sartu ziren helmugako zintzarria astinduz. Lehiaketak 12 parte-hartzaile izan zituen eta gehienak beren eskuekin sortutako goitiberekin lehiatu ziren.