Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

2026ko Korrika Txikia Irunen

25 marzo, 2026

Gaur goizean, Irungo kaleak euskararen aldeko aldarriz eta kolorez bete dira Korrika Txikiaren ospakizunarekin. Bidasoaldeko AEK euskaltegiak antolatuta, hiriko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek bat egin dute ekimenarekin, euskararen transmisioaren lekukoa eskuz esku pasatuz. Goizeko 10:00etan puntuan hasi da lasterketa Leka Enea ikastetxean. Bertatik, ikasleek txandaka eraman dute lekukoa, ibilbidean zehar elkarri pasatuz.

2026ko Korrika Gaztea Irunen

24 marzo, 2026

Goizaldeko emozioaren ondoren, euskarak ez du etenik izan gaur Irungo kaleetan. Korrikaren 24. edizioa hiritik igaro eta ordu gutxira, Korrika Gaztearen txanda iritsi da. Eguerdiko 12:30etik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ehunka ikaslek lekukoa elkarri eman diote hiriko kaleetan euskararen aldeko aldarria bizirik mantentzeko.

Txingudi Ikastolako ikasleek elkartrukea egin dute Estonian | Bidasoako Ahotsak

27 mayo, 2025

Txingudi Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek Estoniako ikasleekin elkartruke bat egiteko aukera izan dute Erasmus+ programari esker. Martxoaren 14tik 21era Tallinen egon ziren bisitan. Maiatzaren 5etik 11ra berriz, Estoniako ikasleak etxean izan dituzte, han bizitako esperientzia bisitariei itzultzeko. Mare Izagirre eta Irune Fernandez ikasleek gurekin partekatu nahi izan dute han bizitako esperientzia.

Toki Alai eta Dunboa ikastetxeen Trantsizio Plana | Bidasoako Ahotsak

21 febrero, 2024

Proiektu askoren antzera, beharretik sortutako egitasmoa da hau ere. Izan ere, ikasleei, irakasleei zein gazteen gurasoei izuak, urduritasunak  eta duda-mudak korapilatzen zaizkie Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igarotzeko unean. Horregatik, Dunboa HH-LH, Toki Alai HH-LH eta Toki Alai DBH ikastetxeek indarrak batu dituzte, trantsizio plana sortu eta prozesu natural hau arintzen laguntzeko.

Hirubideko ikasleak Nimesen izan dira Erasmus+ programari esker | Bidasoako Ahotsak

11 enero, 2024

Hirubideko ikastetxeko ikasle talde bat Nimesen izan zen azaro amaieran Erasmus+ programaren barruan. Horrela, beste ikastetxe bateko ikasleak ezagutzeko aukera izan dute. Kasu honetan, zine ikasleak zirenez, Hirubideko ikasleek elkarrizketak egin eta bideoz grabatu dituzte. Irungo ikastetxeko ikasleek eskolaren webgunean partekatu dute beren esperientziaren egunerokoa. Markel Moratinos eta Etna Santosek proiektuaren barruan zer egin duten […]