Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Irulegiko Eskua liburua, Izaskun Zubialde eta Bakarne Atxukarro | Bidasoako Ahotsak

2 junio, 2023

Bakarne Atxukarrok, Izaskun Zubialdek eta Asun Egurzak Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak helduen artean eragindako zalaparta etxeko txikienei azaldu nahi izan diete. Eskuaren jatorriaren testuingurua azaltzeko pertsonaia eta istorio bat asmatu arren, gertakarien kontakizun leiala egiteko ahalegin berezia egin dute. Izaskun Zubialde eta Bakarne Atxukarro irundarrek liburuaren sormen prozesua nolakoa izan den kontatu digute.