
Joxan Elosegi 2021eko Euskadi Literatur Saria Literatura Itzulpenean
Joxan Elosegik Euskadiko Literatur Saria jaso du Irene Solà kataluniarraren “Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak” eleberriaren itzulpenarengatik. Itzulpengintzaz harago, irundarrak euskararen irakaskuntza, denbora-pasen sorrera eta euskara bultzatzeko hainbat proiektutan murgildu da bere bizitzan zehar. Zehazki, Aitor Errazkinekin batera, 2020ko Jose Antonio Loidi bekaren ikerketa gauzatzen ari da “Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean” […]











