Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

KONEKTA ZERBITZUA – BIDASOAKO AHOTSAK

9 junio, 2021

Maite Tolosa eta Jon Arteaga Konekta zerbitzuko koordinatzaileak dira. Irungo Udalaren eta hiriko gazteriaren arteko zubi lana egiteko sortu zen zerbitzua. Maitek eta Jonek gazteen ideiak eta iritziak jasotzen dituzte, gazteen proposamenei forma emateko. Konekta zerbitzuak antolatutako ekintza guztiak GazteArteanen sare sozialen bitartez zabaltzen dira.

Maider Atxukarro, Guau Guau proiektua – Bidasoako Ahotsak

8 junio, 2021

Guau Guau adingabeen artean txakurrekiko elkarrekintzan oinarrituta gizarte-trebetasunak sustatzeko eta hobetzeko proiektua da. Dena den, nerabeez gainera, Guau Guau elkarteak haur eta familiekin loturiko zerbitzuak proposatzen ditu eta www.guauguau.eu webgunean kontsulta daitezke. Maider Atxukarrok Guau Guau elkarteak bultzatutako ekimenak azaldu ditu.

Belaskoenea ikastetxeko Liber Etxebarria irakaslea – Bidasoako Ahotsak

10 mayo, 2021

Belaskoenea ikastetxeak ikasleak eta bizikletak uztartzen dituen proiektua lantzen hasi zen 2020ko irailean. Proiektuaren helburua Gurpil Artea elkarteak mailegatutako bizikleten bitartez haurrei bi gurpiletako bizikletan ibiltzen irakastea da, eskolako beste ikasgaietako edukiak errepasatzen dituzten bitartean. Hortaz gain, haurrek bizikleten mantentze-lana eta erabilpen egokiarekin loturiko edukiak barneratuko dituzte.

TXINGUDI ERRUGBI KLUBA – KIROLETIK

29 abril, 2021

Txingudi errugbi klubak kirola ezagutarazi eta errugbiaz gozatzeko asmoari eusten dio beste urte batez. Pandemia dela eta hartutako murriztapenek markatutako denboraldia aurrera ateratzeko ahalegin berezia egiten ari dira klubeko kirolariak. Bien bitartean, klubera jokalari berriak erakartzeko aukera guztiak aprobetxatu nahi dira.

Neur - especialistas en mecanizado CNC en Irun

Neur – Beñat Neketan | Bidasoako Ahotsak

23 enero, 2020

Beñat Neketan trokeleria eta era askotariko piezen lanketan lan egiten duen Neur enpresa irundarreko nagusia da.

Eneritz furyak

Eneritz Furyak – Bidasoako Ahotsak

10 diciembre, 2019

Disko berria kaleratzeko prozesua martxan jarri du Eneritz Dueso musikariak datorren udaberrira begira. Bitarte horretan, joan den urtean argitaratutako Zaldi Zuria Maskara singel-eko bi abestiekin lanean ibilbi da eta Zaldi Zuria bideoklipa atera berri du. Esperientzi lagun, autoekoizpenaren ideiari eusten dio oraindik Eneritz Furyak proiektuak.