
III. Irun Hiriko Goitibera Sari Nagusia, Koadrilen Eguna
Betti Gotti elkarteak III. Irun Hiriko Goitibera Sari Nagusia antolatu du 2024ko Koadrilen Egunaren barnean. Parte-hartzaileak Irungo San Martzial aldapan behera bota ziren beraiek eraikitako edo antolakuntzak utzitako goitiberekin. Bidean kolperen bat hartu arren, lehenago edo beranduago, guztiek Urdanibia plazako helmugara iristea lortu zuten.







