
2025eko Irungo Euskal Jiraren bezperako giroa
Irungo Euskal Jiraren ospakizunak asteburu osora zabaldu dira azken urteetatik ona. Horregatik, atzo, abuztuaren 8an, Euskal Jira Egunaren bezperan hainbat ekintza egin ziren Urdanibia Plazaren inguruan. Irun´go Atsegiñako erraldoiak eta buruhandiak hiriko kaleetan barrena ibili ziren arratsaldean. Irungo Txistulari Taldeak berriz, Kantu Jira antolatu zuen. Iluntzean, berriz, Urdanibia plazak Eztanda Erromeria eta Zilibito Records taldearen […]







