Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Jabier Muguruza, “Lagun batek esan dit” diskoa| BIDASOAKO AHOTSAK

11 marzo, 2024

Jabier Muguruza eszenatokietara itzuliko da zuzenean “Lagun batek esan dit” lan berria aurkezteko. Ia bost urtez haurrentzako musika landu ostean, publiko helduentzako diskoa kaleratu du martxoaren 5ean. Diskoan Iñaki Irazu poetaren hitzetan oinarrituz sortutako abestiak bildu ditu musikari irundarrak. Jabier Muguruza ilusioz gainezka agertu da lan berri honen aurrean, baina urduri ere badagoela onartu du.