Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Emakumeok Zast, Kera eta Parean elkarteen proiektua | Kiroletik

24 enero, 2024

Kera eta Parean elkarteen lankidetzatik Emakumeok Zast izeneko proiektua jaio da. Kirolaren praktika aitzakia hartuta, Irunen bizi diren emakumeen arteko harremanak estutzeko topaketak antolatu dituzte. Kera elkarteko Palmira Dual eta Parean elkarteko Ainara Lopez pozik agertu dira proiektuaren lehen edizioaren emaitzarekin, ahal bezain laster proiektuaren bigarren edizioari ekiteko gogoz.

Kera, Emakume Ijito Elkartea | BIDASOAKO AHOTSAK

5 abril, 2023

 Kera elkartea Irunen emakume ijitoentzako bilgunea izateko asmotik jaio da. Elkarteak ijitoherriarekin lotutako estereotipoak desagerrarazi eta gainditu nahi du, gazteei nahi duten lekura iristen laguntzeko. Palmira Dual eta Ane Toledo Kera elkarteko kideek azaldu dutenez buru belarri ari dira lanean emakume erreferenteen sorreran, emakume ijitoek ere amesteko aukera izan dezaten.