Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Aratz Garmendia eta Aitziber Gelbenzu, arte martzial mistoak

6 abril, 2022

Aratz Garmendiak arte martzial mistoak praktikatzen ditu. Gainera, haur eta helduen irakaslea da, baita ikusmen arazoak dituzten ikasleena ere. Aitziber Gelbenzuk, berriz, judoa praktikatzen du. Biek arte martzialen munduan nola hasi ziren azaldu dute. Bikoteak arte martzialekin loturiko uste okerrak ezeztatu ditu.

Beñat Bengoetxea triatloilaria

17 enero, 2019

Beñat Bengoetxea, Hondarribiarra jaiotzez, Sevillan bizi da gaur egun lan kontuak direla medio. Futbolari moduan abiatu zen Beñat kirolaren munduan eta, 12 urte Hondarribiko Futbol elkartean ibili ostean, triatloia probatzera ausartu zen. Jada sei urte inguru daramatza triatloia praktikatzen eta, entrenamenduei esker, etorkizunean lorpen berriak eskuratzeko irriketan dago. Elkarrizketa Irunero aldizkarian irakurri dezakezu.