
Puxka Biltzea 2024, Eraiki dantza taldea Bidasoa-Behobia auzoetan
12 febrero, 2024
Larunbatean, 2024ko otsailaren 10ean, Eraiki dantza taldea Bidasoa eta Behobia auzoetan barrena ibili zen Puxka Biltzea egiten. Taldeak antolatutako 40. Puxka Biltzea izan da aurtengoa. Ohitura irundar honetan dantzariak baserriz baserri ibiltzen dira fandangoak eta arin-arinak dantzatuz, erraza pasa eta trukean «puxka» jasotzeko.







