
Gazteartean beka, Maite Azabal eta Uxue Diez-Guiral – BIDASOAKO AHOTSAK
9 febrero, 2022
Gazteartean Beka irabazi dute Maite Azabal eta Uxue Diez-Guiralek. “LGTBIQ+ gazteak Irunen: ba al dakigu zer dagoen?” lana aurkeztu dute deialdia irabazteko. Datozen hilabeteetan Irungo LGTB gazteen beharrak kontuan izango dituen gizarte sentikor eta inklusibo bat sortzeko ikerketa gauzatuko dute. Maitek eta Uxuek Irungo herritar gazteak proiektua ezartzearen onuradun izango direla pentsatzen dute.