
Maialen Arocena, artista | Bidasoako Ahotsak
19 agosto, 2024
Maialen Arocena Irungo artista bisuala, ilustratzailea eta margolaria da. Arte ederrak ikasi ondoren, haur eta nerabeei arte tailerrak ematen hasi zen. Ordutik, hainbat erakusketa, proiektu, lan talde, elkarte artistiko eta abarretan ibili da, betiere bere garapen pertsonal-profesionala bilatuz. Maialen Arocenak esku artean dituen proiektuez hitz egin du.







